XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MIK, - ¿Erreal bat? Naigo det surrtara bota.

Guzia, guzia arrtzen det nik: perrkala, satena, gerrga urrdin rraiatu ta illuna, lana, algodoi ta alpaka; merinoa ere bai, aria ere bai, erretorrta ere bai, tisu ta liberrti ere bai.

Datorrela guzia: damasko, seda, terrtziopelo, frranela, baieta, oiala, marrazko jantziak, estrrañek eta pitxitxelak, arrpil eta zurrdeak... ekarri, ekarri, guziak onera... Trrapuak... trra... pu... .

BILTZALLEA ta MIKELA.

MIK, - Jainkoa'k egun on, trrapera.

BILTZ, - (Bildurrez) (¿Ura ote da? Ez, ez da ura).

Ongi etorri, señorita.

¿Zerr dakarrtzu?.

MIK, - Ara, ikusi. (Parrdela botaz).

BILTZ, - (Ikusiaz) Bastoak dira, oso bastoak.

Baña dana dala ¿zenbat naiko zenduke?.

MIK, - Bost erreal.

BILTZ, - ¿Eee...? ¡Zera berriz...! Ez da urre-galoiak balira ere ¿Zerr pentsatzen dezu zuk, trrapu zarr oekatik bost erreal eskatzeko? Ez, ez.

Kiloko amarr zentimo, azkena.

MIK, - ¿Ta zenbat kilo izango dira, ba, oek?.

BILTZ, - Eun kilo ez beintzat.

Berealaxe ikusiko degu. (Gutxi gora-bera pixua igarritzeko jasoaz).

Bi kilo ta errdi, exkax... Erreal bat; tori...

BILTZ, - (Arrpegira botaz) Oton, eta nai baden komodan sarrtu itzan. ¡Zerr da berriz jende au...!.

MIK, - ¿Komodan? Ara berriz... Zuk ere obe zenduke komoda orrtatik edukazio pixka bat atera jende-arrtera ekarrtzeko... ¡Baña trrapu-biltzalle bati zerr edukazio eskatuko diogu...!.

BILTZ, - ¡Oi...! Bedorrek unibersidadean ikasiko zuan edukazio lirain eta gustagarri ori....

MIK, - Ez daukat zuri esplikaziorik eman bearrik.

BILTZ, - Ez da nik ere zure edukazioaren bearrik. ¡Arrtuko zenduke...! Trrapu zarrak... (Deika).

MIK, - Noan, noan, lotsagabe tzarr onen ondotik. ¡Uutikan...! (Bijoa).

BILTZ, ¡Puuuf...!.